XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesukristo neure Jaun, Jaungoiko ta gizon egiazkoa, neure Egille ta Salbagillea, zareana zarealako ta gauza guztiak baño maiteago zaitudalako, damu dot Jauna, damu dot biotz-biotzez, zu iraindua.
Asmo sendoa arrtzen dot ez geyago pekaturik egiteko, Zu irainduteko bide guztietatik alde egin, autorrtu ta oben-nekea betetako.
Amen.
Obenik geyago bein be ez egiteko ta obenerako bide guztietatik aldenduteko erabagi sendoa, da asmoa.
Oben astun guztiak, penitentzi edo oben-nekea betetako asmoz, guzurr eta naste barik, norberak dakizan lez, autorr-entzuleari esatea, da aozko autorrkuntzea.